Dokumentala
Spain, 2020 - 14'
Dokumentalaren eta bideoartearen erdibidean dagoen lan hau hirurogei urtetik gorako zortzi emakumeren ahotsek gidaturiko sinfonia bisual bat da. Guztien artean, beren gorputzen, edertasunaren, sexualitatearen eta zahartzaroaren kontzepzioari buruzko hausnarketa bat aurkeztuko digute. Adineko pertsonak ikusezin bihurtzen dituen sistema batean bizi gara. Emakumeen kasuan, estigma hori larriagotu egiten da patriarkatuak gure bizitzan zehar ezartzen dituen aurreiritziengatik, araudi sozialengatik eta edertasun-kanonengatik. Emakumeen gorputzak haien ugaltzeko gaitasunagatik, gaztetasunagatik eta erakargarri sexualagatik baino balioesten ez dituen gizarte batean, [B]ELLAS emakumeek zahartzeko duten eskubidea eta gorputz guztien edertasuna aldarrikatzeko borondatetik sortutako proiektua da. Zentzumenen bidaia intersekzional baten bidez, [B]ELLAS lanak aurre egiten dio adineko emakumeak izaki adeitsu, ahul eta mendekotzat jotzen dituen estereotipoari. Horretarako, haien esperientziak, gorputzak, gaitasunak, zimurrak eta edertasuna aldarrikatuko ditu.

Sinopsia

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Clara Rodríguez Arasanz Laia Suru Valverde

Clara Rodríguez Arasanz

Laia Suru Valverde

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »