Dokumentala
Spain, 2021 - 98'
Bideak dokumentala artzain baten jatorritik sortu da. Motxilan gazta bat duela, Aritz Ganboa artzaina erronka batean murgilduko da eta Nafarroako mendiak korrika zeharkatuko ditu bere arbasoen herriak lotzeko: Arruazu, Sakana, eta Izaba, Erronkarin. Artzaintzan oinarritutako istorioaren ildo nagusia erronka izanik, bide horretan hainbat lekukotasun bilduko dira, landa-mundua eta -kultura balioesten eta aldarrikatzen dutenak eta, aldi berean, hiri-munduaren eta bizirik dagoen landa-munduaren arteko zubiak eraikitzen dituztenak. Dokumental hau kostu txikiko ekoizpena da, artzainaren beraren ideia apal batetik sortu zen eta pertsona askoren inplikazioari eta lan kolektiboari esker gauzatu ahal izan da.
Edukia ez dago ikusgarri
Sinopsia

Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Xabier Unanua