Dokumentala
Sierra Leone - Spain, 2019 - 22'
kimuak@filmotecavasca.com

Sinopsia

Chennuk 15 urterekin egin zuen lehen delitua: kaleko umea izatea. Eta infernuan sartu zuten: Pademba Road helduentzako espetxean, Freetownen. Mr Sillah da infernuko nagusia eta harekin ez dago itxaropenik. Chennuk lau urteren ondoren lortu zuen handik ateratzea. Orain, espetxera bueltatu nahi du berriro.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Raúl De La Fuente
Produkzioa: Kanaki Films / Amaia Remírez

Raúl De La Fuente

Raúl de la Fuente (Iruñea, 1974). Zuzendaria, gidoilaria eta muntatzailea. Another Day of Life bere film luzeak 2018ko EFA sarietan eta 2019ko Goya eta Platino sarietan Europako animazioko film luze onenaren saria eta Donostia Zinemaldian Ikusleen saria eskuratu zituen, eta Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu zuten. Egin dituen film laburren artean nabarmentzekoak dira Minerita (Film labur dokumentalaren Goya saria 2014an eta 2016ko Oscarretarako semi-finalista), La fiebre del oro eta Virgen negra.
4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »