Sinopsia
Filmak herrixka bateko klase
ertaineko neska egiptoar baten sufrimendua erakusten du. Heziketa osatzeko
eskubidea eta haurtzaro xaloa ostu dizkiote neskari. Ezkontzera behartu dute,
legezko adin-nagusitasuna iritsi aurretik eta gorputza erabat garatu baino
lehen. Adierazkortasun handiko filma dugu, elkarrizketarik gabea, emakumezko
heroi baten barne-sentimenduen inguruan ardaztua. Neskak bere minaren erantzule
den aldearekin duen harremana ankerra da beti.
Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Ayman Sakr
Produkzioa:
Iamafilm Distribution