Sinopsia

Iurretan, Euskal Herriko beste plaza garrantzitsu batzuetan bezala, gizonak izan dira beti protagonista, nagusi. Pixkanaka, baina, hainbat plazatan, emakumeak leku hori betetzen hasiak dira.

 

Iurretan, aldaketa modu naturalean gertatu da, pertsona jakin batzuek egindako lanari esker. Hala, 2018. urteko festetan, irudi historiko bat ikusi ahal izan zen. Orain, 2019an, beste urrats bat egin da aurrera, eta talde mistoak Urrijenan parte hartuko du, lehen aldiz. Bost urtean behin, herriko dantza-taldea osatzen duten guztiak Urrijena jaialdian biltzen dira, beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera.

 

Entseguak, prestalanak eta plazan bizitako emozioa izango dira dokumentalaren hari gidaria. Era berean, beste talde batzuetako dantzarien, ikertzaileen eta dantzarekin lotura duten beste pertsona batzuen testigantzak ere jasotzen dira filmean.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Jone Guenetxea Arrinda Carlos Iglesias Serrano

Jone Guenetxea Arrinda

Carlos Iglesias Serrano

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »