Dokumentala
Ukraine, 2020 - 30'
n.amelicheva@gmail.com

Sinopsia

1944an, Krimeako tatariarrek erbeste-bide gogorra pairatu zuten: gosea, gaixotasunak, erabateko galera. Erbestealdiko lehen urteetan, Krimeako tartariarren ia erdia hil zen. Baina bizirik atera zirenek gauza bakar bat zuten amets: Krimeara itzultzea. Etxerako bideak erbestealdiarena baino luzeagoa jo zuen ordea. Urte asko iraun zuen, eta atxiloketak, manifestazioak, gosea eta protestak ekarri zituen. Krimeara itzuli ondoren ere, Krimeako tatariarren zati handi batek lur horretarako eskubidea baliarazi behar izan zuen.

«The Return» dokumentala erbestean jaiotako pertsonen istorioa da. Bizitzan zehar, ezezaguna zuten lurralde horretara ─Aberria deitzen zioten─ eraman zuten beren maitasuna. Istorio hauek, beraz, etxea aurkitu bai, baina 2014an berriro galdu zuten pertsonen istorioak dira. «The Return» hau Krimeako tatariarrek belaunaldiz belaunaldi urratzen duten bidearen kontakizuna da. Bide berria aldiro: elkar ulertzea, sustraiak, identitatea… Baina 1944 ondoren jaio zen belaunaldi berri bakoitzarentzat, beti da etxerako bidea.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Fatima Osmanova

Fatima Osmanova

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »