Sinopsia

2012ko martxoaren 22an Malin izandako estatu kolpearen ondoren, herrialdearen iparraldea fakzio islamisten kontrolpean geratu zen. Gaur egun ere, herrialde osoaren egonkortasuna talde horiek mehatxatuta dago. Hainbat eskualde, lanbide, talde etniko eta gizarte-mailatako emakume maliarrak ahotsa altxatzen ari dira beren herrialdea astintzen ari den krisi politiko-militar horri irtenbideak bilatzeko orduan emakumeek duten egoera, ikuspegia eta eginkizuna agerian jartzeko. Bestalde, adiskidetze nazionala lortzearen alde ari dira borrokan emakumeak, bai eta beren eskubideetan aurrerapausoak ematearen alde ere, gizarte sekularraren islamizazioak, leuna izanagatik, arriskuan jarri baititu eskubideok.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Mamadou Samba Diallo Initiative Taling Dialo / Med´images
Produkzioa: Initiative Taling Dialo / Med´images

Mamadou Samba Diallo

Initiative Taling Dialo / Med´images

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »