Dokumentala
Russia, 2021 - 84'
Viktor Toroptsev Errusiako Ekialde Urrunean desagertzeko arriskuan dagoen hiri bateko taxi-gidaria da, eta erabaki du une kritiko bat iritsi zaiola bere bizitzan. YouTubeko kanal bat irekiko du, eta, han, bere herriaren erabateko pobreziaren eta eskubide faltaren frogak argitaratzen hasiko da. Hala, arima bikien talde bat elkartuko du. Victor konbentziturik dago bere hiria eta Errusia osoa salbatu behar dituela halabeharrezko heriotzatik, eta halaxe ekingo dio bere bizitzako bidaiarik erabakigarrienari, abian jarri duen gertakari-kateaz ohartu gabe.
Sinopsia

Fitxa teknikoa
Zuzendaria:
Julia Sergina