Ongi etorri Klikatu Cine Invisible plataformara, KCD GGKEren eta Bilboko Zinema Ikuesinaren Nazioarteko Jaialdiaren streaming bidezko bideo-plataforma. Eskaripeko bideoa, online ikastaroak edo gure ekitaldien proiekzioak aurki ditzakezue honetan. Klikatu Cine Invisiblek gure jarduera bide berri batetik hurbilarazten dizue.
Berrienak
Belgium,
2009 - 16'
Istorioa arrantzaleen herri zahar batean gertatzen da, itsasoa desagertu egin zen eta ur faltak oso zaila egiten du bizitza. Gizon gehienak beste leku batera lan bila joan ziren. Herrian gelditu ziren haurren artean, Borisek eta Toumbilek adiskidetasun handia dute. Egunen batean, Borisen gurasoak iparraldera joango dira bizitza hobe baten bila, dena atzean utzi behar badute ere. Hala ere, paisai desolatu honetan, haurrak oraindik ondo pasatzen ari dira eta lurreko itsasontziak jolasgune zoragarri bihurtu dira.
Animazioa
Burkina Faso - United States - Bulgaria - Italy,
2018 - 37'
Burkinabè Bounty filma Cultures of Resis- tance Films konpainiak sortu du, eta Bur- kina Fasoko nekazarien erresistentzia eta elikadura-burujabetzaren aldeko borroka kontatzen du. Burkina Faso Afrikako men- debaldeko herrialde txiki bat da, itsasorako irteerarik gabekoa. Nekazariak, ikasleak, ar- tistak eta Slow Food mugimenduko aktibis- tak aurkeztearen bidez, Burkanabé herriak lurrak aldarrikatzeko eta beren tradizioak nekazaritza korporatiboaren inbasioaren aurka defendatzeko duen modua aztertzen du filmak. “Dolo” artisau-garagardoa salduz independentzia ekonomikoa lortzen ari di- ren emakumeak, kaleak Monsanto eta beste konpainia batzuen aurka zeharkatzen dituz- ten gazteak, Thomas Sankararen espiritu iraultzailea berpizten duten hip-hopeko mu- sikariak..., jendeak bere janariaren, hazien eta etorkizunaren kontrola berreskuratzeko erabiltzen dituen taktikak agertzen ditu Bur- kinabè Bounty filmak.
Dokumentala
Kyrgyzstan - Germany - Spain,
2017 - 87'
1991ean Kirgizistanek independentzia eskuratu zuenetik, Ala-kachuu (“harrapatu eta arineketan joan” izan daiteke itzulpena) izeneko jardunbidea agertu da berriro. Kirgizistango emakumeen erdia baino gehiago bahitu egin zituzten eta, egun, gizonekin daude ezkonduta. Batzuek ihes egitea lortu zuten egoera bortitzak bizi ondoren, baina gehienak ezkontza onartzeko konbentzitzen dituzte, tradizioa eta gizarteak baztertzeko beldurra zirela medio. Gehienek jardunbide horren erroak antzinako ohitura nomadak direla dioten arren, Ala-kachuua ez dator bat herrialdeak modernizatzeko duen nahiarekin. Kirgizistango zigor-kodearen arabera, emaztegaiak bahitzea krimena da, baina legea gutxitan aplikatzen da jardunbide bortitz hori jasaten duten emakumeak babesteko. Gaur egun, ardiak lapurtzea gogorrago zigortzen da, ezkontzeko helburuarekin emakumeak bahitzea baino.
Dokumentala
Spain,
2017 - 76'
“La Grieta” dokumentalak bi bizilagunen arteko borroka irudikatzen digu, Madrilgo Villaverde langile-auzoan babes ofizialeko eraikin batean duten etxebizitza mantentzeagatik. 2013an, inbertsio-funtsak Espainiara iritsi dira tokiko gobernuek salgai jarri dituzten higiezinen pagotxak erakarrita. “La Grieta” dokumentalak familia mercheroen errealitate konplexua erakusten digu. Argazki horrek haien borrokaren hiru ardatzak erakusten dizkigu: bizileku bat izatea, nortasuna edukitzea eta erkidego baten kide izatea.
Dokumentala
Spain,
2016 - 69'
1940. eta 1970. urteen artean Frantziara neskame lan egitera joan ziren emakumeen esperientzia kontatzen du. Kasu gehienetan, nerabeak eta neska gazteak ziren, familia atzean utzi zutenak bizitza hobea bilatzeko. Baldintza oso gogorretan lan egin zuten, 12 eta 14 ordu arteko lanaldiekin. Kasu askotan ez zuten kontraturik, eta askok muga ezkutuan igaro behar izan zuten pasaporterik ez zutelako. Dokumentalak Baztan-Bidasoako (Nafarroa) 15 emakumeren esperientziak biltzen ditu.
Dokumentala
Morocco - Spain,
2016 - 15'
Nola aldarrikatu nortasuna lurralde etsai batean? Nola bizi elkarrekin jazarpenaren eta errepresioaren eraginpean? Nola entzunarazi ahotsa hainbeste harresi hori isilarazten saiatzen badira? “Lurralde Okupatuetan” bizi diren Saharako gazte batzuk behartuta daude urte batzuk lehenago haien herria inbaditu zuen herrialdean ikastera.
Dokumentala
Spain,
2016 - 30'
Bakur Turkiako mugen barruan dagoen Kurdistan iparraldeko eremua da. 2015eko abuztutik 2016an ondo sartu arte, Turkiako gobernuak eraso militar gogorra egin zuen eskualde horren aurka, Kurduen agintepeko dozenaka udalen autonomia-adierazpen desafiatzaileari erantzuteko. 200 zibil baino gehiago hil ziren etxeratze-aginduetan, eta eskualdean isiltasun-politika zorrotza aplikatu zuten eta eskubideak murriztu zituzten. Lanak biztanle kurduen aurkako indarkeriagertakari horren biktimen lekukotzak biltzen ditu. Gainera, Ilgora Emankorraren egoeran sakontzeko helburuarekin, zenbait galdera proposatzen ditu, milaka urte baino gehiago dituen eta gizartean emakumeen papera erabakigarria den herrialdearen ikuspuntu eta helburuak oinarritzat hartuta.
Dokumentala