Dokumentala
lifebeatz@gmx.de

Sinopsia

2018ko urrian, Hondurasko, Guatemalako eta El Salvadorreko 7.000 pertsonak beren herrialdeak utzi zituzten. Banden delinkuentziatik eta egoera ekonomiko eskasetik ihesi. Ibilaldi batean elkartu ziren: Mexiko zeharkatu eta Ameriketako Estatu Batuetara iristea zuten helburu.

Jainkoarenganako fedea izan ezik beste guztia utzita, milaka kilometroko bidaia arriskutsu bati (ezezagunerako bidaia bati) ekin zioten erdialdeko amerikarren lehen karabana aurkezten digu dokumental honek.

Edgardo Buscaglia abokatu eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak egoera testuinguruan kokatu eta Erdialdeko Amerikako estatuen egitura politikoak eta biztanleriaren exodoari buruzko jarrerak aztertzen ditu dokumentalean.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Oliver Stiller

Oliver Stiller

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »