Cookieen erabilera

Cookieen erabilera

Cookieak erabiltzen ditu Bilboko «Film sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren onlineko plataformak erabiltzaileen jarduera hobetu eta bere webgunean nabigatzea errazagoa izan dakien; halaber, cookieak nola erabili eta plataformaren zerbitzuak nola kudeatu eta kontrolatu erakusten ere saiatzen da.

Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdia. 2020/09/25

Zer dira cookieak?

Testu-fitxategi txikiak dira cookieak, Interneten erabiltzaileek webgune bat bisitatzean haien gailuetan sartzen direnak. Webgunearen operadoreak erabakitzen du zer informazio-mota duen cookieak eta zein den haren xedea. Webgune hori bisitatzen duen bakoitzean erabil dezake cookiea zerbitzariak. Denbora aurrezteko eta nabigazioaren eraginkortasuna areagotzeko erabiltzen dira cookieak, bai eta beste zenbait eginkizunetarako ere; esate baterako, saioaren hasieran zer informazio dagoen gogoratzeko, erosketa-eskarian zer daukagun jakiteko…

Gidaliburu ugarik azaltzen dute zer diren cookieak eta zertarako erabiltzen diren. Guri dagokigunez, cookiek Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren onlineko plataformari nola eragiten dioten azalduko dizugu. Gaiari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, berriz, jo orri hauetara:

http://www.allaboutcookies.org

http://www.youronlinechoices.eu

http://www.international-chamber.co.uk/our-expertise/digitaleconomy


Nola erabiltzen ditu cookieak Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiak?

Zuk erabiltzen uzten diguzun cookieak bakarrik erabiliko ditu Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiak Nabigatzailearen bidez kontrola ditzakezu cookieak. Aurrerago aurkituko duzu horri buruzko informazio gehiago. Gidaliburuetako batzuen laguntzaz, multzo hauetan sailkatu ditugu erabiltzen ditugun cookieak:

1. Errendimendu-cookieak

2. Cookie funtzionalak

3. Marketin-cookieak


1. ERRENDIMENDU-COOKIEAK

Webgunea erabiltzeko erari buruzko informazioa jasotzen dute cookie horiek (esate baterako, zer orri bisitatzen dituen erabiltzaileak, akatsen bat sortu den…), eta webguneko arazoak aurkitzen eta konpontzen ere laguntzen diote Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiari. Anonimoa da erabat jasotzen den informazioa, zeina lagungarria baitzaigu gure webguneak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta nabigazioa erraztearren hobekuntzak egiteko. 

Hona zertarako diren lagungarriak cookie horiek:

· Webgunean barna nabigatzeko

· Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiak informazioa jasotzeko webgunea erabiltzeko duzun moduaz, nola funtzionatzen duen ulertu eta egin beharreko hobekuntzak egin ditzagun. Ez dute jasotzen cookie horiek publizitaterako erabil daitekeen zuri buruzko inongo informaziorik, ez eta zure lehentasunei buruzkorik ere (zure erabiltzaile-datuak, adibidez), bisitaldi horretatik landa.


2. COOKIE FUNTZIONALAK

Hau da cookie horien xede bakarra: Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren webgunearen erabiltzaileen jarduera hobetzea. Noiznahi egin diezaiokezu uko cookie horiek erabiltzeari. Konfigurazio-parametro jakin batzuk gogoratzeko eta gure webguneko zure jarduera hobetzeko lagungarri izan daitezkeen zenbat zerbitzu eta mezu bidaltzeko erabiltzen ditu cookie horiek Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak. Esate baterako, hau gogoratzen dute: zer herrialde edo hizkuntza hautatu duzun gure orriak bisitatzean. Informazio hori ez da marketinerako erabiltzen.

Hona zertan laguntzen duten cookie horiek:

· Saio-hasierako zure bezero-datuak gogoratzen, gure orrira itzultzen zarenean. 

Ez dute jasotzen cookie horiek publizitaterako erabil daitekeen zuri buruzko inongo informaziorik, ez eta zure lehentasunei buruzkorik ere (zure erabiltzaile-datuak, adibidez), bisitaldi horretatik landa.


3. MARKETIN-COOKIEAK

Hirugarren batzuek kudeatzen dituzte cookie horiek; beraz, haien tresnak erabil ditzakezu cookie horien erabilera murrizteko. Honetarako erabiltzen dira cookietako batzuk: Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiari zerbitzu jakin batzuk ematen dizkioten beste webgune batzuetara estekatzeko. Cookie horietako batzuek aldatu egingo dituzte beste webgune batzuen iragarkiak, euren lehentasunetara egokitzeko.

Hona zertan laguntzen duten cookie horiek:

· Sare sozialetara estekatzen.

· Bilboko «Film sozialak» Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren webgunera egin duzun bisitari buruzko informazioa jasotzen, beste orri batzuetako iragarkiak egokitzeko.

Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren onlineko plataformako webgunearen bidez cookie batzuen erabilera onartu edo baztertu ez ezik, kudeatu ere egin ditzakezu, zure nabigatzaileko konfigurazioaz baliatuz.

Hona hemen prozesu horri buruzko informazio-iturri bat: http://www.allaboutcookies.org/manage-cookies/.

Zure lehentasunei buruzko cookieak bakarrik irakurriko edo idatziko ditugu. Konfigurazioa aldatu aurretik instalatutakoek, berriz, zure ordenagailuan jarraituko dute, eta nabigatzaileko konfigurazio-aukeren bitartez ezaba ditzakezu.


 

 

 

4993337180dd4913ad6372c62b50af96.jpg
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabilera eskaintza hobetzeko. Informazio gehiago »